Artificial Inteligence (AI): a friend not an enemy to clinicians
AI4MED erakundeak Adimen Artifizialaren (IA) egungo eta etorkizuneko teknologien ezagutza medikuntzako ikasleei eta medikuei hurbildu nahi die. Helburua da osasun-sektorean IAri buruzko informazioa zabaltzea eta inguruko mito asko desmitifikatzea. AI4MEDek zenbait hitzaldi antolatuko ditu IAren teknologiak modu errazean azaltzeko eta zalantza ohikoenak argitzeko.
Jardunaldi horietako bat datorren otsailaren 19an, larunbata, ospatuko da Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Artificial Inteligence (AI): a friend not an enemy to clinicians ekitaldiak Medikuntzako Adimen Artifizialari buruz hitz egingo du, eta gaian adituak diren Jorge García Condado, Jesús Mª Cortes Díaz doktorea, Javier de Oca, Mihaela van der Schaar irakaslea eta Manuel Desco Menéndez doktorea izango ditu lagun.
Sartu esteka honetan informazio guztia.